guri buruz

Zure asebetetzea, gure lasaitasuna

Bizitza osoa daramagu altzarien sektorean. Hasiera batean, fabrikazioan, eta geroago, aholkularitzaren eta salmentaren esparruan. 25 urte baino gehiago dira Ganbara inauguratu genuela, gazte-altzarigintzan aritzeko. Izan ere, sektore horrek arotzerian ezagutza eta esperientzia handia behar du, altzaria espazio guztietara egokitu ahal izateko.

Denborak aurrera egin ahala, eta gure bezeroen eskaerari esker, zure etxea osatzen duten gainerako espazioak ere altzariz hornitzen hasi ginen.

Beti saiatu izan gara zure beharrak asetzen eta dauden gustu guztiei erantzuten, zure aurrekontuari egokituz, eta, horretarako, hutsik egiten ez dutenak 3Dko proiektu pertsonalizatuak dira.

gure balioak

Kalitatea kantitatearen gainetik

Gure plazerrik handiena bezero bat pozik ikustea da, gure lana eskertzen diguna eta bere etxeaz eguneko une guztietan gozatzen duena.

Imajinatzen duzu txikitan bere gela altzariz hornitu eta orain bere seme-alabarenarekin egitea nahi duen guraso bat itzultzea?

Horregatik, garrantzitsua da bezeroa zaintzea eta produktuaren kalitateari lehentasuna ematea, salmenta-kopuruaren gainetik.

Garraioa eta muntaia geureak dira, eta, gainera, laguntza-tailer bat dugu edozein aldaketa egiteko.