Gure gizartean normaltasun berria sortu den honetan, asko dira telelanean behin betiko edo noizbehinka hasi diren pertsonak.
Ondorioz, gure etxeetan bulego-giro berri bat sortzeko beharra sortu da, modu erraz eta erosoan telelana egiteko aukera emango duen lan-eremu bat.
Ganbaran espazio funtzional hori sortzen lagunduko dizugu: jarri nahi duzun lekura egokitzen den idazmahaia, aulki ergonomiko eta erosoa, apalak, argi naturala eta artifiziala konbinatzea edo zure jarduerak eskatzen duen guztia, betiere diseinuari eta estetikari uko egin gabe.